Logotipo de Dantzagunea


“Estetika-Esperientzia eta joko-bihotzkada sorkuntzan”

Izenburu hau ipini dio Jasone Albak, Dantzagunean diseinatu dugun laborategiak izango duen testuinguruari. Jasone, antzerki zuzendaria dugu, urte askotan zehar musikari eta aktoreei iraskasten ibili eta filosofian lizentziatua dena.

Urtarrilaren 8an 11 partaide elkartu ziren  Cristina-Eneako ingurumen baliabide zentruan 12.00etatik 17.00etara.

Talde honen erdia, dantza alorreko pertsonez osatua dago eta beste erdia aldiz, lanbide ezberdineko pertsonek osatzen dute, soziologoak, fisikariak, informatikoak...


Taldea 3 igandetan zehar elkartuko da. Lehenego bi saioak Cristina-Enean burutuko dira eta hirugarrengoa Victoria Eugeniako ensaiu aretoan. Atal honen ondoren, bikote edo hirukoteak sortuko dira, hiru astez, Jasone Albarekin kontaktuan mantenduz, esperimentatzen arituko direnak.

 Otsailaren 19an esperientzia honek amaiera izando du, talde bakoitzaren lana gainontzekoekin konpartituz.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2012(e)ko urtarrila(r)en 05-(e)an 13:05etan