Tradizio zahar, bitxi eta jostagarria gorde da Andoain eta Adunan, eta festa berezi horri erreparatuko diok Dantzan Ikasik, dantza tradizionalaren formakuntza ekimenak, Andoaingo Axeri-dantza elkartearen eskutik. Ekainaren 24an, San Joan egunez, Andoainen, eta abuztuaren 15ean, Andre Mariaren egunean Adunan, dantzatzen dira axeri-dantzak gaur egun.
Andoaingo axeri-dantza elkartea berreskuraketa ondoren urtez urte festari eusteko sortutako elkartea dugu, eta andoaindarren artean tradizioa sustraitzeko lanean dihardu.
Juantxo Arregik eta Axeri-dantzaren elkarteko Xabier Lasak, Andoaingo Urigain kultur etxean emango dute da saio teorikoa, eta ondoren, Arrate pilotalekuaren azpikaldean egingo da saio praktikoa.