Erronka garrantzitsu bati aurre egin ondoren, Electra Espainiako landa mundura egokitzea Espainiako Ballet Nazionalarekin batera, Antonio Ruz (Espainiako Dantza Sorkuntza Saria 2018) etxera itzuli da, lan intimora bere konpainiarekin. Handitasun tragikotik hausnarketa introspektibora igaro da Presente lanean, non orainaren nozio labaingarria jorratu eta denboraren eta bultzaden, iraganaren eta etorkizunaren, orainaren iragankortasunaren eta lurrunkortasunaren gaineko ikerketa egiten duen.
Konpainiak Gipuzkoan izango dela baliatuta, Victoria P. Mirandak master class bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean urriaren 4an. Fisikoa asko landuko duen lana izango da, eta lurrarekin kontaktuan aritzeko hainbat modu ikusiko dituzte. Mugimenduarekin batera ahotsa landuko da baita ere.
Master classa
Emanaldia
Prezioa: master classa + sarrera + topaketa*, 15€
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
*Topaketa emanaldiaren amaieran egingo da, gutxieneko pertsona kopuru bat biltzen bada (aurretik izena eman behar da)
Antonio Ruzek Gipuzkoako Dantzagunean egin zuen Electra lanaren sorkuntza-prozesuaren atal bat, 2017ko udan.
Victoria P. Miranda 2016ko Atalak programan aritu zen koreografoetako bat izan zen.
Información: Donostia Kultura