Logotipo de Dantzagunea


Jardunaldia: "Dantza, festa eta kultur ondarea", Beasainen urriaren 12an

Gure herriko dantza ondare izendatu daiteke? Zer da ondare izendatzea? Zer egin beharko genuke izendapen hori jasotzeko? Ondare izendapen batek nola lagundu dezake tradizioa iraun arazten? Ze onura eta ze kalte etorri daitezke ondare izendapen baten ondorioz? Ondare materiala (elizak, dorretxeak, zubiak, arte-lanak,...) babesteko diru-laguntzak dauden moduan, ba al dago materiarik gabeko ondarea (dantzak, festak, errituak, ahozko tradizioak,...) babesteko laguntzarik?

Galdera horiek eta dantza, festa eta kultur ondarearen inguruan sortzen diren beste hainbat aztertuko dira datorren urriaren 12an Beasainen egingo den jardunaldian. Ondare kulturala, jaiak eta bereziki dantza izango dira aztergai Zatak, Dantzan eta Soinuenea elkarteek, Beasaingo Udalaren eta Igartza monumentu multzoaren laguntzarekin antolatu dituzten jardunaldietan. Ondarearen Europako jardunaldien hilabetean sartuta gaudela, euskal kultur ondarearen inguruko izendapen, aitortza eta babesteko egin diren ahaleginak jarriko ditu mahai gainean.

Informazio osoa

  • Data: urriaren 12a, larunbata
  • Tokia: Igartza jauregia, Beasain
  • Ordutegia: 10:00-13:30

Informazioa: Dantzan.eus

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urria(r)en 03-(e)an 10:01etan