Logotipo de Dantzagunea


BAD jaialdia 2019: egitaraua

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, BAD, 21. ediziora heldu da eta bere merezimenduengatik heldu da arlo horretako zaharrena izatera urian. Hala ere, hamarkada bi igarota gazte dago eta zintzoa da bere nortasunarekin, kalitatezko lanen aldeko apustua eginez, tokiko artistei leku garrantzitsua emanez, antzerriko konpainia esanguratsuak ahaztu barik. Ibilbide luzeko konpainien eta artisten azken lanetara hurbiltzeko aukera emango digu jaialdiak, adibidez Igor & Moreno, Belgikako TgSTAN konpainia edo Miguel Pereira portugaldarra; ezinbesteko batzuk, esaterako Agnes Mateus eta Quim Tárrida; eta Euskal Herriko eszenan, erabateko estreinaldi ugari, kasurako Legaleon–T/Kolektibo Monstrenko –BAD jaialdiak koproduzitutako ikuskizuna–, Javier Liñera eta Ekoma Teatro, eta Tripak.

BAD 2019 EGITARAUA

Informazioa: BAD jaialdia

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko urria(r)en 16-(e)an 10:36etan