Logotipo de Dantzagunea


Erakusketa: "Soka, euskal dantzaren urratsetan", Eibarren urritik abendura DANTZAN.EUS

Urriaren 31tik aurrera irekita izango ditu ateak Soka erakusketak Eibarren. Biharrian Dantzan egoitzan izango dugu Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa multimedia. Erakusketarekin batera zenbait jarduera antolatu dira, bisita gidatu bat Oier Araolazarekin, bisita dantzatu bat Patxi Labordarekin eta dantza eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saio bat Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregirekin.

INFORMAZIO OSOA

Datak, ordutegiak eta kokapena

Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan

Datak: 2019ko urriaren 31tik abenduaren 15era

Ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00 - 20:00
  • Larunbat, igande eta jai-egunetan 11:00-13:00 / 17:00-20:00 

Tokia: Biharrian Dantzan, Ubitxa 16-18 behea. 20600 Eibar

Kontaktua: 943 53 04 40 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Bisita-gidatuak eta jarduerak

  • Azaroak 4, astelehena, 19:30
Soka erakusketaren irekiera ekitaldia eta bisita-gidatua Oier Araolazaren (Kezka dantza taldea eta Dantzan) eskutik.
  • Azaroak 21, osteguna, 19:30
  • Abenduak 12, osteguna, 19:30
 
 
Informazioa: Dantzan.eus
 

 

 

 

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko urria(r)en 28-(e)an 09:42etan