Datorren otsailaren 18an , 2005en dantza, zinema eta antzerki jatorria duten artistek sortutako konpainia ikusteko aukera izango dugu. Konpainia hau Marcos Morau koreografo balentziarrak zuzenduta dago eta dagoeneko sari eta aipamen ugari jaso ditu: 3 lehen sari koregrafia Lehiaketetan , Huescako Nazioarteko Ferian aipamen berezi bat, eta Europako Gazte Sortzaileen Bienalean ordezkaritza bat.
Victoria Eugenian izango dugun hitzordu honetan, Konpainiak “Russia” lana aurkeztuko digu eta aukera ezin hobea iruditzen zaigu bertako dantzari eta dantza ikasleek beren lana lehen eskutik ezagutu dezaten.
Klasea dohainik izango da ikuskizunarentzako sarrera bat erakutsiz. Klaseko partaideek 2x1 eskaintza izango dute.
Izen ematea: Otsailaren 16a baino lehen Izena-Abizenak-Telefonoa bidali:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Lekua: Dantzagunea-Arteleku
Ordutegia: 12.00-13.30
Data: otsailaren 18a