Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo dira aurtengo bi ikastaroak eta dantza klasikoa eta modernoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 15a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua da.
Ibilbide luzeko eta zabaleko hiru irakasle ariko dira aurtengoan ere ikastaroak ematen. Klasikoan bi ariko dira, hainbat mailatako ikasleekin, Juan Carlos Ajenjo eta Vanessa Valdueza. Modernoa berriz, Alessio Natalek emango du. Maila guztietako ikasleentzat prestatu dituzte klaseak, eta horren arabera, hiru ordutegi daude: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua
Izen-ematea Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen webgunean egin behar da, eta ordain-agiriak ondorengo helbidera bidali behar dira: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Ikastaroei buruzko informazio osoa eta izen-emateko diru-sarrera egiteko banku-zenbakia albiste honi atxikitako dokumentuan daukazue.
Victoria Eugenia antzokiko dantza-aretoan, Donostian
Modernoa: Alessio Natale
PREZIOAK
Bazkideak (elkarteko ikasleak) / Bazkide ez direnak
Kontaktua eta izen-ematea: 670 865 091 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Informazioa: Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea