Logotipo de Dantzagunea


SORTUTAKOAK: "Huts", Jone San Martinen proiektua Sortutakoak Soziala 3n aukeratua

Jone San Martinek eta Mikel R. Nietok aurkeztutako Huts lana izan da Sortutakoak Sozialaren hirugarren deialdian aukeratutako proiektua. Bere sortzaileen hitzetan, honakoa da proiektua: "Soinuaren presentzia edo gabezia gorputzaren bidez nola filtratzen den lantzen duen obra da Huts. Gorputzak artikulatutako keinuak eta lengoaia dira soinuaren eta ixiltasunaren isla. Mugimendua hitz bihurtzen da, hitza zeinu, zeinua mugimendu...".

Proiektuak 3.000€ko diru-laguntza jasoko du, Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sozializatzeko ekintzak babesteko duen lan-ildoaren barruan. Proiektuak 3.000€ jasoko ditu, 2020 urtean zehar garatzeko. Epaimahaia osatu dute Iker Tolosak (Ayuntamiento de Errenteria), Ana Remirok (Donostiako Dantza eta Musika Eskola), eta Becky Siegelek (Kon moción), eta erabaki dute Hiru izatea Sortutakoak Tradizionaleko hirugarren edizio honetan laguntza jasoko duena. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 00:38etan