Suzanne Miller (Quebec eta Gipuzkoako erakundeekin lankidetzan egonaldia egiten ari da) eta Sade Damedova (Dantzazekin ari da lanean) topaketa bat egingo dute Tabakaleran otsailaren 13an. Dantzaren munduko profesionalei, eta, oro har, artistei zuzendutako topaketa da, eta helburua da tokiko eta nazioarteko artisten arteko elkarrizketa sortzea. Topaketa elkarlanean antolatu dute: Etxepare, Dantzagunea, Dantzaz eta Tabakalera.