Datorren otsailaren 16an, arratseko 21.00etan, Dantzaguneko konpainia egoiliarra Dantzaz Konpainia, Victoria Eugeniako Club aretora itzuliko da ATALAK XIII-rekin.
Denboraldiko hirugarren hitzorduan, konpainiak bere dantzari eta sortzaileen lau pieza labur aurkeztuko ditu, Dantzagunean martxoan zehar sorkuntza egoitza bat burutuko duen Sara Paniagua koreografaren lanaz gain.
ATALAK XIIIren programa ondorengoa izango da:
SARA PANIAGUA
Registra duelo por amorosa
(12 Horas de amor caminando)
Koreografia: Sara Paniagua
DANTZAZ KONPAINIA
Mugak
Koreografia: Nuria Gimenez
Mist (around a string)
Koreografia: Guillermo Millan Laodisea
Laodisea
Koreografia: Patricia Langa
H’s Box
Koreografia: Anna Jirmanová