Logotipo de Dantzagunea


DANTZAN IKASI: Gaskoiniako dantzak, ikastaroa eta dantzaldia, Oiartzunen eta Elgetan urtarrilaren 23an eta 26an

Gaskoiniako eta Bearnoko herri-dantzak ezagutzen jarraitzeko hitzordu berria jarri dugu: urtarrilaren 23an eta 26an Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuona berriz izango dira gure artean. Iazko hariari segida emateko gogoz, Oiartzunen Soinueneak antolatuta, eta Elgetan Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean, jauzi, branle, bestelako soka, eta kontra-dantzen sistemetan sakontzeko aukera izango da herriotan izango diren ikastaro eta dantzaldietan. 

Oiartzun, Ikastaroak eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

Elgeta, Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

  • Data: 2020ko urtarrilak 26, igandea
  • Egitaraua: 18:00etan mintegia: Gaskoiniako herri-dantzak; 19:00etan Dantzaldia: 'bal gascon' Joan Frances Tisner-ekin
  • Lekua: Elgetako Espaloia kafe-antzokian (Maala Kalea, 4
  • Izen-ematea: Elgetako ikastaroan izena emateko klik hemen

Ikastaroaren informazio osoa hemen.

Informazioa: Dantzan Ikasi

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2020(e)ko urtarrila(r)en 14-(e)an 09:37etan