Logotipo de Dantzagunea


Master classa Dantzagunean + emanaldia Gazteszenan: "Burdina", Adriana Bilbao otsailaren 14an eta 15ean

Adriana Bilbaok eta Beñat Achiaryk Burdina sortu dute, musika- eta dantza-ikuskizun bat, palo flamenkoak eta euskarazko ahozko tradizioaren, eta haren alderdi performatiboen, errebisioa, ibilbide luzeko eta jatorri anitzeko talde artistikoarekin. Emanaldia egingo dute otsailaren 15ean Gazteszenan. Sortzaileen lana jendeari hurbiltzeko lankidetzaren barruan, Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Dantzaguneak master class bat antolatu dute, dantza flamenkoa eta garaikidea uztartuz Adriana Bilbaok sortu duen estiloa ezagutarazteko, otsailaren 14an Gipuzkoako Dantzagunean.

  • Master classa
    • Data: otsailaren 14a, ostirala
    • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
    • Ordutegia: 19:00-20:30
  • Emanaldia: Burdina
    • Data: otsailaren 15a, larunbata
    • Tokia: Gazteszena, Donostia
    • Ordua: 20:00
  • Prezioa: 10€ (tailerra + sarrera)
  • Izen-ematea:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2020(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 09:01etan