Logotipo de Dantzagunea


DEIALDIA: Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak 2020

Eusko Jaurlaritzak dantzako sorkuntza-prozesuak, produkzioak eta birak laguntzeko dirulaguntza-deialdiak irekita daude. Azken urteekin alderatuta, zenbait aldaketa egin dituzte Kultura Saileko ordezkariek, gaur egungo dantzaren sektoreko errealitateari egokitzea helburutzat hartuta. Eusko Jaurlaritzako arduradunek martxoaren 5ean azaldu zituzten aldaketon nondik norakoak Bilbon. Besteak beste, sormen prozesuetan esperimentazioa sustatzeko, produkzio eszenikorik gabeko sorkuntza koreografikorako lagunduko dira, eta produkziorako eta biretarako zenbait lerro aurreikusi dituzte, konpainien eta sortzaileen izaera anitzari egokitzeko.

Informazioa: Eusko Jaurlaritza

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2020(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 09:43etan