Logotipo de Dantzagunea


Contact Improvisacion. Ikastaroa eta hitzaldia

Ramón Roig-ek eta  Sole Medina-k Contact Improvisación ikastaroa proposatzen digute eta ondoren eremu horretan eta Performance-an egiten ari diren lanari buruzko hitzaldia eskainiko dute, dantza mota honen jatorria eta bilakaeraren ibilbidea errepasatuz.

C.I. Gorputzaren lengoaia

"Contact Improvisación-ek, adi baina prest, gogotsu baina lasai, arin baina tinko eta zehatz egoteko modua proposatzen du. Gure zalantzak berehalakotasunaren irtenbidean, biziraupenean, aurkikuntza iraunkorrera bideratutako etengabeko erreakzioan erortzen lagatzen ditu C.I.-k."

Ramón Roig & Sole Medina (Barcelona)


Noiz:
Martxoaren 24a,  11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Martxoaren 25a, 10:00etatik 14:00etara
Non:
Arteleku
Kristobaldegi, 14
Loiola, Donostia
Zenbat:
55€
Informazio + eta erreserbak: 667042313 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 08-(e)an 16:25etan