"Teknika klasikoak denboraldi garaikideetan" gaiaren inguruan elkarrekin hausnarketa egiteko elkartzen ditu Dantzaguneak Dantza Klasikoko profesionalen talde bat.
Gipuzkoan tradizio handia duen diziplina honek, gure ingurunean dituen nondik norakoak partekatu ahal izango ditugu bertako irakasleekin eta dantzariekin, bide batez beraien errealitateak ezagutuz. Gure artean Iñaki Landa, Maria Teresa Fagoaga, Leticia Izuzkiza, Ainhoa Arenaza eta Uxua Bonafonte izango ditugu.
Data: Larunbata, martxoaren 3a
Lekua:Ernest Lluch Kultura Etxea, Donostia
Ordua: eguerdiko 12:00
Prezioa: doan