Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, datorren apirilaren 10etik 14era bitarte, Dantzagunea-Artelekun eta El Duende de La Sole eskola flamenkoan gauzatuko diren dantza ikastaroak antolatu ditu.
Espezialitate klasikoan, Angel Martinez dugu irakasle gonbidatua. Angel, Victor Ullateren Balletareki lotura izan du bere jatorrietatik, hasiera batean dantzari bakarlari moduan eta ondoren koreografia laguntzaile bezala. Gaur egun, Nafarroako Gobernuak ofizializatu duen eskola zuzentzen du Tuteran, Angel Martínez Anzerki eta Dantza Eskola hain zuzen ere.
Dantza garaikidean Nadine Gerspacher dugu berriro ere gonbidatutzat. Gabonetako Dantza Ihaurdunaldietan parte hartu zuten ikasleek ,Aste Santurako itzuli zedin eskatu zioten Elkarteari.
Azkenik, Jerez de la Fronteratikan datorren Beatriz Morales Dantzariak Flamenco ikastaroa emango du hasiberrientzat eta bestalde erdi-maila edo aurreratua dutenentzat. Dantza teknika honetan takoiekin lurrari ematen zaizkion kolpeak direla eta, Elkartek Soledad Ruiz flamenco dantzariaren eskolan burutzea kurtso hau erabaki du.
Izen-emateri buruzko informazio xehea eta ordutegiak atxikitutako dokumentuan.