Logotipo de Dantzagunea


Koreografia eta dantza garaikideari buruzko ikastaroa Yamila Uzorskisekin


Dferia-n zehar plastikaren lengoaiak eta mugimendua espazio eszenikoan elkarlotzea proposatzen duen  ikastaroan parte hartzea posible izando dugu. Gorputza materia gisa lantzea, bolumen gisa erregistratzea espazioan, eta proposamen pertsonaletatik abiatuta konposizio bat osatzea.

Workshop hau dantzari, aktore, performer, akrobata eta lengoaia horiek, mugimendutik abiatuta, lotzeaz interesatuta dagoen edonori zuzenduta dago.
Dantzaguneko erabiltzaileentzat interesgarria!

LEKUA  Victoria Eugenia Antzokia (Dantza Aretoa)
DATA Martxoak 16, ostirala.

ORDUTEGIA 18:00 – 21:00

SALNEURRIA 10€ (9€ DK, SGAE eta Autor Fundazioko ikasle ohientzat )

IZEN EMATEAK: Izena emateko azken eguna martxoaren 15a da.

Izen ematea ordain daiteke Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan bertan, workshop honetarako sarrera bat erosita. Banku-transferentzia bitartez ere egin daiteke, aurretik honako telefono-zenbakietara deituta: 943 48 38 60 edo 680 810 709.

 INFORMAZIOA ETA ERRESERBA 943 483860 // Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.dferia.com 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2012(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 16:31etan