Sortutakoak Dantzagunearen ekimena da eta mugimenduaren arteetan egindako sormen eta ikerketa proiektuetara bideratutako egoitza artistiko eta teknikoak barne hartzen ditu. Bigarren deialdian guztira kalitate eta berrikuntza maila handiko 20 proiektu aurkeztu dira. Azkenik, bi proiektu aukeratu dira:GARABATO Andrea Quintanarena, TODAS LAS SANGRES Italo Panfichirena. Hautapen-batzordean ADRIANA POUS OJEDAk - Dantzaz Konpainiako zuzendari artistikoa- ASIER ZABALETAk –Ertza konpainiako koreografoa- IDOIA ZABALETAk – AZALA guneko zuzendaria eta koreografoa- parte hartu dute.