Logotipo de Dantzagunea


Herri Dantzak Gorputz Heziketa eta Musika arloetan

Dantzan.com-ek , apirilaren 17tik 25era bitartean,  Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko trebakuntza bermatzeko antolatzen duen GARATU programan txertatuta dagoen ikastaro bat  burutzen ari da Dantzagunean.

 Ikasleak Derrigorrezko Hezkuntza Orokorreko irakasleak dira, Gorputz Heziketa eta Musika arloetako irakasleak. Beraien programazioaren arabera ikasgai horietan (heziketa fisikoa eta musika) dantza eduki batzuk irakatsi behar dituzte, baina beraien ikasketetan (magisteritza) ez dute horrelakorik ikasteko aukerarik izan, beraz, Dantzan.com-en  ekimen hau lagungarria gerta dakieke.

Dantza tradizionalekin osatutako programa bat da, aldi berean Derrigorrezko Hezkuntza Orokorrean irakasle funtzionarioak eta dantza tradizionaleko irakasle diren bi lagunek prestatutakoa: Oier Mendiola eta Lourdes Odriozola. Euskal Herriko eta Europako hainbat dantza tradizional ikasten dituzte, eta horiek beraien eskoletan aplikatzeko beharrezko materiala (musikak, argibideak jasotzen dituen liburuska bat, bideoak) jasotzen dute. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 14:57etan