Ibaia zenbat eta gehiago hazi, orduan eta aukera gehiago urak jaioberritzeko. Artelekuren kasuan, galdu ditugu osagai fisiko batzuk, baina ez artearentzat leku hain berezi honetan berebiziko garrantzia duen giza bertute bat: elkarlana. Erakusketak gainezka bete ditu, sotiltasun saiatu batez, are Urumea harrotu hark hartu ez zituen txokoak. Era guztietako arte estiloak zabalduz: margoa, grabatua,plastika, bideoa, dantza, instalazioak, performancea, ehun diseinua… Uraldi asaldatua bere onera etorrita, nabarmen antzematen da ARTELEKU BIZIRIK DAGOELA, zeren eta naturaren ezbehar batengatik ez baita Artelekun biltzen den energia ahituko, neurriz aldatu baizik; neurri maitatuago baterantz.
Ramuntcho Robles Quevedo
Horregatik Artelekuko artistek bertara gerturatzea gonbidatzen zaituztegu gurekin esperientzi hau bizitzeko. Eta nahi izanez gero parte hartzeko ere!
Ikusi, entzun, pentsatu, sentitu eta elkarrekin sortu.