Logotipo de Dantzagunea


Aterpearen bostgarren edizioko konpainien entsegu irekia eta topaketa

Datorren uztailaren 26ean, Dantza Hirian programaren eremuan garatu ohi diren sentsibilizazio ekintzen barnean, jaialdi horretako Aterpean egonaldi programan aukeratuak izandako konpaiek, Anakrusa eta Androphyne, entsegu irekia burutuko dute Artelekun.

19.00etan: Anakrusa konpainiak "insitu" bere azken lanaren entsegu irekia burutuko du eta ondoren ikuslegoarekin elkartuko dira aperitiboa hartzeko. Aperitiboan zehar, Pierre Johann Androphyne konpainiaren koreografoak eta Amaia Urra koreografa gonbidatuak,"Ceci n'est pas une performance !" izenpean ikuslegoa berarentzako idatzitako bakarlanaren entsegua egingo dute zuzenean.
 

ATERPEAN-ek hiriko espazioetan egindako dantza garaikidearen sorkuntza eta hedapena bultzatzen du eta artistei ordaina eta beraien lana garatu eta aurkezteko tokia eskaintzen dizkie. Programa honek ondorengo erakundeen laguntza jasotzen du: POCTEFA, Euskal Kultura institutua, CCN Malandain Ballet Biarritz, Eusko Jaurlaritza eta Akitaniako Lurraldea. 

www.dantzahirian.com
http://dantzahirian.blogspot.com
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2012(e)ko uztaila(r)en 23-(e)an 15:40etan