Dantza konpainiak hurrengo asteazkenean, irailak 5ean, goizeko 11etan, Artelekun bere denboraldi berria aurkeztuko du.
Parte hartuko dute:
Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria
Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaria.
Fernando Sáenz de Ugarte, Dantzaz-en Zuzendari Nagusia
Prentsaurrea hasi baino lehen, konpainiak “Naufragoak” ikuskizunaren zati bat dantzatuko du, Josu Mujikaren koreografiarekin, Ruper Ordorikaren musikarekin, eta Zergatik markaren jantziekin.
Bukatzeko aperitibo txiki bat eskainiko da.
"Gurekin aurkezpen ekitaldi honetan izatera konbidatu nahi zaitugu, eta ibilbide berriari hasiera emateko, eta arrakastatsua izateko gurekin topa egitera."