Logotipo de Dantzagunea


DANTZA HIRIAN 2012

Dantza Hirian, 7 urte

Erabat doakoa den jaialdi honek, 10 egunez, gaur egungo dantza eskaini eta hori ezagutzera gonbidatzen zaituzte Baiona-Donostia Eurohiriko 8 herritan: Donostia, Irun, Hendaia, Azkaine,
Biarritz, Baiona, Errenteria eta Donibane Lohizune. Arkitekturaren, dantzaren eta ikuslearen arteko une paregabea eta ahaztezina.
Zazpigarren urte hontan Dantza Hirian jaialdiak zenbait jarduera paralelo proposatzen ditu: ikastetxeentzako programa bat, erakusketa bat, mahai-inguru bat, bideo-zikloak, master classak eta bideo-dantzak, teknologia berriez baliatuta.

 

Gaur, irailak 7an lehenengo ekitaldiak hasiko dira, San Telmo Museoan, Gorka Bravo argazkilariaren erakusketarekin. Halaber, San Telmo museoan bertan,  “Dancing Cities” film documentala Roger Gual zinemagile katalanak zuzendua eta lau hiri hauetan filmatua: Bartzelona (Katalunia), Malmö (Suedia), Genova (Italia) eta Swansea (Erresuma Batua), proiektatuko da.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Sprogramazioa-programme-programa.pdf1930 Kb
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2012(e)ko iraila(r)en 07-(e)an 11:26etan