Umeekin dantza tradizionala lantzeko eredu bat aurkeztuko dute Claude Iruretagoienak eta Jon Iruretagoienak saio honetan.
Lau urrats eta kitto! oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu baitezakete umeek. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz umeekin egindako ibilbidea aurkeztuko da ikastaro honetan.
Data: 2012ko irailak 29, larunbata
Ordutegia: 10:00 – 13.00
Lekua: Dantzagunea, Donostia
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Irailak 24
Informazioa eta izen-ematea:
http://dantzanikasi.com/ikastaroa-dantzari-ttipi-lau-urrats-eta-kitto