DantzaKlub proiektua Dantzaz Elkartea, Donostia Kultura eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta dago, eta sortze koreografikoa erakusteko publiko zabalarentzako hurbiltasunez betetako lehioa izan nahi du.
Disziplina aunitzeko euskalerriko sortzaileen koreografiak eta gure lan merkuratze zentroko dantzariek sortutako piezak elkarrekin arkeztuko ditugu, gure herrian egiten dantzaren irudia izateko.
Publikoaren ikuspuntutik hurbil, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan egingo dugu, oso areto benetan berezia eta aproposa gure proiekturako. Bertan, gure publikoak dantzaren energia eta indarra sentitu dezake.
Gainera, eta aurtengo berritasunik nagusia izanda, publikoarekiko gune bereziak sortu ditugu: “Zirriborroak”.
Gure dantzariek normalean lan egiten duten lekuan, Dantzagune-Artelekuko aretoan, DantzaKluberako prestatzen ari diren koreografiak erakutsiko dira, eta bertako publikoaren eritziak eta iradokizunak jasoko dituzte, aurkezpen ofiziala izan baino lehen.
Dantzagunea, Artelekun
Azaroaren 8an, 14:00etan