Sareko Ballet, Dantza eta Mugimenduaren Arteetako Batzordeak 26 konpainia aukeratu ditu “Danza a escena 2013” zirkuituko katalogoan parte har dezaten.
Zirkuitua, INAEMa-ek bultzatuta eta Sareak garatuta, pasa den urriaren 10era arte 333 proposamen jaso zituen guztira (www.redescena.net webgunearen bitartez). Hiru konpainia gipuzkoar, Anakrusa, Dantzaz eta Ertza, katalogo horren partaide dira, non formatu eta estiloaren arteko oreka eta aniztasuna eta zirkuitua zuzentzen zaien ikusleen aniztasunari lehentasuna ematen baitzaizkie. Ana López Asensiok gogorarazten duenez, “bikaintasuna da bilatu nahi dena batez ere”. Horrez gain, konpainiek proposatutako ikuskizunarekin batera publikoen sorkuntza bultzatuko duten jarduera paraleloak aurkeztea baloratzen da.