Iker Arrúeren "Le Père" eta Vicente Arlandisen "Sin Título" aukeratuak izan dira sorkuntzaren zati bat Dantzaguneako egonaldian garatuak izan daitezen; beraz, gure artean egongo dira laster.
Iker Arrúek, Alzheimerdun aitaren eta horren semearen arteko harremanaren inguruko hausnarketa partekatu nahi du, non pazientea eta errealitateari buruz duen ikuspegi aldatua ikusle.
Bestalde, Vicente Arlandisek oso lan ezberdina planteatzen du SORTUTAKOAK egonaldi horretarako; mugimenduaren errepikapenari buruzko ikerketa, hain zuzen.
Biribiltasuna ad infinitum. Betiko itzulera. Esperientzia edo errepikapenaren jokoa eta honek ematen duen plazera. Errepikapena, jolastearen oinarrizko lege gisa. Errepikapena, jokoaren plazerean eragiten duena eta nahitaez ahalmen sortzaile eta emankortasunari lotuta dagoena. Errepikapena jokoaren objektu gisa, mugimenduaren objektua bera. Errepikapena bide gisa, mugimendurako tresna gisa.