Logotipo de Dantzagunea


DEIALDIA

ADDEren proiektu berri bat aurkezten dizuegu, Etxepare Institutoarekin elkarlanean egingo dana. Dantza-lanen katalogo bat osatzea izango da,  Euskaldun edo Euskal Herrian finkaturik dauden interprete edo konpainien dantza-lanak jasoko ditu. Helburua, Euskal konpainien eta sortzaileen dantza-lanak zabaltzen laguntzea da  estatu mailan eta eremu internazionalean. Katalogoak ADDEren bazkideen lanak eta baita bazkide ez direnenak ere jasoko ditu. Ez bazkideek dantza-lan bat argitaratzeagatik 50 €-ko kuota ordainduko dute, bi argitaratzeagatik 70 € eta hirugatik 80 €. Bazkideek ez dute kuotarik ordainduko. Kuota hauek ADDEk asumitzen dituen gastuei aurre egiten lagunduko dute.

Eranskian dagoen dokumentuan, katalogoaren ezaugarriak eta betebeharrak dituzue eta baita ere betetzeko galdeketa. Interesa duzutenok informazioa bai gazteleraz eta bai euskeraz bete beharko duzue. Itzultzeko zailtasunak baldin eta badituzue, udaletxeetan dagoen doako itzulpen zerbitzuetara jo dezakezue. 

Informazioa bidaltzeko epea: 2013-ko Urtarrilak 21 astelehena.

Espero dugu proiektua zuen interesekoa izatea. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2012(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 13:58etan