Dantzagunea-TIK
“EN-TORNOS” topaketa uneak eskaintzen ditu, non esperientziak, jakintzak, ideiak eta gogoetak parteka baitaitezke eta sormen-bidean zehar aurrera joateko aukera ematen duena, sorkuntzarako tresna berriak bilatuz.
Sophie Dubs-aren laguntzaz, ingurunearekiko dugun harremana, inguratzen gaituenarekiko iragazkortasuna, gure jarreraren iraunkortasuna landuko dugu eta sormen-prozesuari buruz hausnartuko dugu. Bilaketa-laborategi hau asteburuko hiru topaketa trinkoetan garatuko da (negua, udaberria eta udaren hasiera), hiru “ingurune” natural ezberdinetan.
Gure proposamenak zure interesa piztu badu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat otsailaren 8a baino aurretik, eskutitz honetatik zerk egin al dizun durundi eta zer interesatu zaizun adieraziz, eta zurekin jarriko gara harremanetan.