Enrico L'Abbateren Laborategia Organorik gabeko Gorputzaren ideiara hurbiltzen da, R. Musilen "Atributurik gabeko gizona" testuaren eta Alwin Nikolais koreografo eta dantza irakaslearen irakaspenen arteko irakurketa gurutzatu batetik abiatuta. Nikolaisek mugimendua ikertu zuen pertsonaren aukeren eta beste zerbait bihurtzeko gorputzen ahalmenen kontzientziatik. Metamorfosi etengabean dagoen gorputz bat, teknikoki prestatua izaera desberdinen kalitatea atzemateko. Laborategiak mugimenduaren inguruko ikerketaren gai multzo abstraktuenak aztertuko ditu, zenbait kontzeptutan geldituz, hala nola jarraitutasuna, hizkuntza edo ahotsa. Izena emateko epea, 2013/04/30 arte www.arteleku.net.