Logotipo de Dantzagunea


DANTZA HIRIAN 2013

Ikusi. Sentitu, entzun. Ukitu dantza!

14 egunetan zehar, Dantza Hirian Eurohirian biziko da. Jaialdia doakoa da guztiz, eta gaur egungo dantza eta arkitektura lotzen ditu. Arte mota hau ikertu eta herritarrarengana hurbiltzen du, era guztietako joerak bilduz, gizarte-kohesiorako tresna gisa.

DANTZA HIRIAN DANTZAGUNEAN

DANTZA FAMILIAN

4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago tailer hau, eta gutxienez familiako kide helduren baten laguntzarekin etorri behar dute.

Dantzaren bitartez sormena garatzeko espazio bat izango litzateke tailer hau. Harremanak egiteko, loturak finkatzeko eta familian jolasteko une bat da (haurrak, amak, aitak, aitona-amonak, osaba-izebak, lagunak) ohikoa ez den modu batean.

Irailak 15. 10:00  > 13:00. Dantzagunea. DONOSTIA
IKER GOMEZ (Eibar-Madrid)

MASTER CLASS

Dantza Hirianek gonbidatutako koreografoek zuzenduko dituzte ikasle nahiz profesionalentzat prestatutako master class hauek Dantzagunean. 

Irailak 13. 10:00  > 12:00. Dantzagunea. DONOSTIA
YANN LHEUREUX  (Montpellier)
1994. urtean fundatutako Yann Lheureux Konpainiak bere lekua topatu du nazio mailako nahiz nazioarteko paisaia koreografikoan. 2003ko ekainean, “l’Atelier” izeneko egoitzan finkatu zen konpainia, Montpellier hiriaren erdi-erdian. Koreografoa leiala da bere konpromisoarekin, eta horrek, lurralde desberdinak ezagutzera eramango du, beste hainbat herrialdetako artista eta ekoizleekin harreman estuak ehunduz (Espainia, Alemania, Kanada, Tunisia, Maroko, Hego Korea, ozeano indikoa, Hego Afrika), baina baita beste esparru artistiko batzuekin ere (antzerkia, bideoa, multimedia...) ikerketa- eta sorkuntza-uneetan.

Irailak 20. 09:00  > 11:00. Dantzagunea. DONOSTIA
COLECTIVO CLA (San José – Costa Rica)
Clá Kolektiboaren 2013 Proiektua, Adrián Arriagak eta Diego Álvarez Sanóuk zuzendua. Clá kolektiboa 2010. urtean sortu zen gaur egungo dantzaren ikerketa, irakaskuntza eta zabalkudea xedetzat zuen elkarte independente gisa.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SPROGRAMAZIOA-DH-2013.pdf660 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2013(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 10:38etan