Malandain Ballet Biarritz-en Le Laboratoire de Recherche Chorégraphique sans frontières eta Bilboko La Fundición taldeek Regards Croisées, Miradas Cruzadas, Begirada Gurutzatuak-eko hirugarren edizioa antolatzen dute.
Aukeratutako konpainien lanaren aurkezpen globala egin da BIARRITZ eta BILBOn: Entsegu irekiak, tailerrak eta ikuskizunak eta ikus-entzule eta profesionalekin topaketak.
Otsailaren 5etik 7ra, Matxalen Bilbao eta Igor Calongek Malandain Ballet Biarritz-eko estudioan egingo dituzte ikus-entzuleei zuzendutako interpretazio irekiak eta ikasle taldeei zuzendutako Tailerrak: UPPA, INSA, CFD, y beste batzuk. Eta Théâtre du Colisée de Biarritz antzerkian aurkeztuko dituzte beren ikuskizunak: « Self » eta « Fácil », hurrenez hurren.
Egun hauetan, Olatz de Andrések (aurreko edizioan inplikatuta egon da eta Grenoblerako luzapenaz gozatu zuen) egingo duen Tailerraren emaitza ere aurkeztuko da. Toulouseko INSAko ikasleekin egingo du (Zientzia Aplikatuen Institutua).
Asteazkena, 2014(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an 11:48etan