Logotipo de Dantzagunea


BEGIRADAREN BEGIRANTZAZ_LAB. Gorputzez gorputzezko esperientziak

Mugimenduaren arteetan eta ikus-entzunezko praktiketan zabalduta dauden espresioak. 
 
BEGIRADAK bi diziplinetan ematen dituen aukerei buruzko praktika artistikorako gune bat izan nahi du Laborategiak: dantza/mugimenduaren arteak eta ikus-entzunezko lengoaia. BEGIRATZEKO ekintzan arreta jarriz, bi eremuek partekatzen duten adierazpen-elementu gisa, eta bi diziplinen arteko elkarrizketari eutsiz. Begiratzeko moduak elkarri uzterakoan eta partekatzerakoan izan daitekeen beste gune bat azaleraziz, eta eszeniko/koreograkokoaren eta filmiko/zinematografikoaren lengoai zaharkituak leherraraziz, ikuspegi pertsonalei bidea emanez eta beste lengoai pertsonalagoetan haizea sartzen utziz.
 
Bi lengoaien arteko elkargunetik interesatzen zaidana begirada berri baten eraikuntza da, pertzepzio berri baten ahalmena hartzeko etengabeko ekintzagatik, eta begiratutakoa beste era batean begiratzerakoan, edo beste era batean mugitzerakoan nola eraldatzen den egiaztatzea. Proposamena BEGIRADAREN ezaugarriei buruzko azterlana eta praktika izango da.
 
 
Carla Fernández
Artista, eszena sortzailea, dantzaria eta errealizadorea. Jatorriz Mexikokoa, Euskadin bizi da, eta bertan garatzen du bere lengoai artistikoa. Bere lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak kultura-testuinguru desberdinetan aurkeztu ditu: Bilboko BAD antzerki eta dantza jaialdian (2010 eta 2011), Gasteizko arte garaikideko ARTIUM museoan (2012), eta duela gutxi Madrilgo Pradill Antzokian gonbidatutako artista gisa (2014).
Informazio gehiago: http://barbarahumanaconcola.wordpress.com/
 
Martxoa: 21, 22, 28 eta 29
Apirila: 11, 12, 25 eta 26
Maiatza: 9. 10, 23 eta 24
 
Info gehiago atxikituta
Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Shacia el lenguaje de la mirada FINAL.doc2417 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2014(e)ko martxoa(r)en 03-(e)an 14:07etan