Logotipo de Dantzagunea


PUBLIKOEI BURUZ HITZ EGITEKO HIRU UNE II Jardunaldia Dantzagunea

 
Sektorea indartzeko Dantzaguneak antolatzen dituen jardueren artean, urtero antolatzen den Jardunaldia dago non hausnarketa, ezagutzaren transferentzia eta trukea, esperientzien aurkezpena eta oinarritzen garen ideien eraldaketa lantzen baitira.
 
 
Dantzaguneako kokapen berria (Errenterian) kontutan hartuta, Jardunaldia udalerrian bertan ospatuko da eta, bide batez, SAREAk egingo duen Barneko Osoko Bilkurarekin bat etorriko da; batzar horretan, Iparraldeko eta Hegoaldeko 50 bat programatzaile elkartuko dira. Gune espezifikoak eta SAREAko programatzaileentzat antolatutako jarduerekin bat egingo duten uneak edukiko ditu antolatuko den Jardunaldi horrek; horrela, parte-hartzaile guztientzat oso egokiak izango diren sinergiak lortuko dira.
 
 
 
Oraingo honetan landuko den hausnarketa ondorengo gaien inguruan izango da: dantzako publikoak (eta arte eszenikoetako publikoak oro har) eta publikoen heziketa, sentsibilizazioa eta sorrera; bitartekotza artistikoa ikastetxeen eta konpainia/profesionalen arteko lotura-ikuspegi gisa hartuta; eta publikoaren eta konpainiaren arteko bitartekotza.
 
Jardunaldiaren eremuan, Dantzagunearekin batera, ADDE- Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea elkarlanean ari da
 
Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SII-jornadaDantzagunea2014.pdf392 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2014(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 12:55etan