Logotipo de Dantzagunea


APIRILA, DANTZAREN HILABETEA

Apirilaren 29anjaio zen Jean-Georges Noverre koreografoa (1727-1810), dantza modernoaren aitzindaritzat jotzen dena. Egun hori, hain zuzen ere, aukeratu zuen UNESCOk, 1982an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.  Erakunde horrek babes ofiziala ematen die dantza mota guztiei munduko herrialde guztietan, Dantzaren Nazioarteko Kontseiluaren bitartez. 1996az geroztik, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen du egun hori ospatzeko eta, ekintza programa baten bitartez, beren lanbidea omentzeko.

* Eskolen erakusketa, apirilaren 6an.
*
Dantza Kalean, apirilaren 12an arratsaldez
* Kontxako barra, apirilaren 13an, 12tan.
*
Dantzako kurtsoa, Aste Santuan, apirilaren 22tik 26ra.
*
Dantzako sariak, apirilaren 26an,17:30tan.
*
Dantzako festa, apirilaren 27an. 12 eta 19tan.

Informazio gehiago hemen.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2014(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 15:06etan