Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, diziplina honi lotutako ekintzak antolatu ditu Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak hilabete osoan zehar. Hilabetea bukatzeko bi ekitaldi garrantzitsu izango dira: Dantza Sarien banaketa, eta Dantzaren gala.
Dantza sariak apirilaren 26an banatuko dituzte, datorren larunbatean, 17:00etan. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ekitaldiaren hamabigarren edizioa ospatuko du, Donostiako Udalaren Batzar Aretoan. Sarrera doakoa da. Honakoak dira sarituak:
2014ko Ibilbide Artistikoaren Saria: Tatiana, Mikel eta Xabier Irurtzun del Castillo. Sari honekin, Irurtzun del Castillo anai-arreben ibilbide artistiko mereziduna bereizteaz gain, Elkarteak gurasoen laguntza eta babesa nabarmendu nahi ditu. Jada eszenatik erretiratuak, Tatiana, Magdeburg-en Ballet-ean dantzari bakarlaria izan zen, Mikel, Malandain Ballet Biarritz-aren bakarlaria, eta gazteena, Xabier, Victor Ullate Ballet-Comunidad de Madrideko dantzaria.
2014ko Dedikazio Saria: Amaya Lubeigt. Elkarteak Lubeigt-en alderdi artistiko anizkunak balioetsi ditu saria emateko. 50 urterekin, Amaya Lubeigt jarduneko dantzaria da, dantza-irakaslea, DE LooPERS Tanzteater-Dance2gether-etako konpainiaren zuzendari artistiko erantsia da. Bertan erkidego-dantzako programa pedagogiko garrantzitsuak garatzen ditu.
Gala
Dantzaren Hilabeteko bukaerako ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Apirilaren 27an, igandea, XVIII. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala ospatuko dute (19:30ean), Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatuta eta Donostia Kulturaren kolaborazioarekin. Bere hemezortzigarren edizioan, ekitaldiak arte eszeniko honen estilo sorta erakutsi nahi du. Hori dela eta, ikusleek antzezlan heterogeneoz gozatu ahal izango dute, bariazio klasiko edo eta neoklasikoekin hasi, estilo modernoago diren dantza garaikidea, psikodantza eta flamenkoarekin jarraituz, eta euskal dantzarekin amaituz.
2014ko Dedikazio Saria izango den, Amaya Lubeigt (DE LooPERS Tanzteater-Dance2gether) dantzari donostiarrak parte hartuko du, bere saria eskertzeko. Galan bilduko dira, besteak beste:
LaMov (Zaragoza).
Dantzaz Konpainia (Donostia).
Aukeran Dantza Konpainia (Donostia).
Verdini Dantza Taldea (Donostia).
Iker Karrera (Hondarribia).
Fabian Thome (Donibane Lohitzune).
Kelian Jimenez (Madril).
Eukene Sagues (Iruñea).
Miarritzeko Ballet: Centre de Formation Professional en Danse-ren dantza ikasleak.
XVIII. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Galarako sarrerak salgai daude. Dantzarako zaletasuna sustatzeko asmoz, sarrerak arrazoizko prezioan eskaintzeko saiakera egin dute: 12 euro, 10 euro eta 6 euro.
Asteartea, 2014(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 10:00etan