Dantza Edit, Noventa Grados-ek eta LiquidDocs-ek hurrengo uztailaren 18an eta 19an Donostiako Alde Zaharrean antolatutako Arte Eszenikoen Topaketa da. Kanpoko hainbat kolaborazioei esker atera den ekimena dugu hau.
Lengoaia artistiko desberdinak irudikatu eta adieraziko dira: dantza emanaldiak, performance-ak, erakusketak, ikus-entzunezko proiekzioak, musika, arte-instalazioak eta heziketa-helburua duten familia-jarduerak. Dantza Edit-en Mikel Aristegui, Anakrusa, Lasala Konpainia edo Ai Do Project bezalako artista entzutetsuek hartuko dute parte, batik bat. Jarduera guztiak doakoak dira eta kultura irekiaren filosofia sustatu nahi denez, publiko zabalari zuzendutakoa dira.
Dantza Edit-en, artisten edo programaren inguruan gehiago jakiteko, sartu dantzaedit.liquidmaps.org-en eta jarraitu ekitaldia Noventa Gradosen eta partaide guztien sare sozialetan #dantzaedit traolarekin.
SPIN-FAMILIA DANTZA-TAILERRA (2-12 urte)
Lasala Plaza. 7/19 - 11.00h -13.00h
Anakrusa Dantza Teatro Konpainiak ( www.anakrusa.com/), Noticias de Gipuzkoarekin (www.noticiasdegipuzkoa.com/) batera, familiei zuzendutako dantza inguruko tailer berezi bat sortuko dute txikienen artean pentsamendu artistikoa indartzeko helburuarekin. Ariketa koreografiko batzuen bitartez eta egunkaria material gisa erabiliz, bakoitzak egunkariaren rotazio prozesua irudikatzen duten dantza-pausoak sortu ahal izango ditu. Bukaeran, parte hartzaileek ikasitakoa jende aurrean antzeztuko dute emanaldi txiki batekin. Informazio gehiagorako, baldintzen kontsultarako eta izena emateko, sartu www.noticiasdegipuzkoa.com-en.