BALLET T ekimenak ikasturte berrirako hainbat ikastaro jarri du abian, ikasleen maila, esperientzia eta interes ezberdinei egokitutakoak.
Koreografo ezberdinekin euren sormen prozesua konpartitu eta euren mugimendu unibertsoan jarduteko interesa duten herritarrentzat.
"Laborategi honen helburua sormen prozeduran barneratzea izango da. Hori lortzeko, lehenik eta behin gorputzaren doitzeari ekingo diogu, izan ere gure funtseko tresna baita. Abiapuntu honetatik, taldearen irudimen eta fisikotasunaz baliatuz, sortze-proposamen desberdinak probatu eta esperimentatzeko aukera emango digun testuingurua eraikiko dugu." - Amaia Navascues.
IRAKASLEAK: Amaia Navascues, Asier Zabaleta eta Eneko Balerdi
LEKUA: Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoa
DATA: 2014ko urriaren 3tik 2015ko ekainaren 6ra
ORDUTEGIA: 19:00 - 21:00