Urrian zehar aurkeztuko dira Dantzan Bilaka 2014 programako laguntza jasotako koreografiak. Haietako bi Dantzagunean prestatu dituzte. Zehazki, Izaskun Lapazaren Ehundurak, eta Ziomara Hormaetxeren Symbiosis aurkeztuko dira Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren.
Dantzan Bilaka da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailak koreografo hasiberriak laguntzeko martxan daukan programa, egiten duten lana erakutsarazteko helburuarekin. Urtero aukeratzen dira proiektuak, diru-laguntzak emateko deialdi baten bitartez. Gisa horretan, koreografoek beste sortzaileekin eta ikusleekin partekatzen dituzte beren sormen-proposamenak.
Dantzan Bilaka 2014ri buruzko informazioa (Eusko Jaurlaritzaren webgunean)