Cielo Raso konpainiak urriaren 25ean estreinatuko du Igor Calongek zuzendutako Pereza lana, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Pertsonen ekintza, hitz eta keinu bakoitzak duen edertasuna, eta haien transzendentzia eta zama dira sorkuntzaren gai nagusia.
Igor Calonge dantzari eta koreografoak hogei urtetik gora daramatza dantzaren munduan. Ballet klasikoa eta garaikidea landu ditu eta, besteak beste, Iñaki Landa eta Maria Martinez izan ditu irakasle, eta dagoeneko hainbat koreografia egin ditu. Lan berri honetan Beñat Urretabizkaia dantzariarekin ariko da. Testu honen bidez aurkeztu dute Pereza:
"Azken batean, uste dut ulertuko duzula zergatik ez dudan solo bat egin nahi izan. Bai, horrexegatik eta beste zerbaitegatik. Beti badagoelako zerbait gehiago, ezta? Maite zaitut.
Amari.
Natura zabalean, berdean eta beltzean etzanda, nire gorputz osoari etekina azken tantaraino aterako liokeen baso batean, etsi egiten du nire gorputzak, nire muskuluak dilatatu egiten dira, lurraren ukimena gero eta gehiago sentitzen, hezurrak karraskatzen dira gero eta barrurago, erroak hemen bertan bota ditzakedala sentitzen dut, datorren udaberrian zuhaitz bihurtuta lora naitekeela, belar gisa".
Sarrerak salgai daude Gasteszenaren webgunean.
FITXA TEKNIKOA