Gaur, urriak 15, hasi eta azaroaren 15 arte irekita dago sorkuntza berriak sustatzen dituen Sortutakoak programaren seigarren edizioan izena emateko epea. Dantzaren munduko profesionalez eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Dantzagunean egonaldi bat egingo duten bi proiektu.
Sortzaileen lana dibulgatzea eta balioan jartzea da Sortutakoaken oinarrietako bat eta, Dantzaguneko egonaldiarekin batera, sortzaileek bere lan-prozesua eskoletako irakasleei klase irekietan erakusteko eta bere lana aurkezteko aukera izango dute, 2015eko udaberrian egingo den ekitaldi batean.
Sortutakoaken izena emateko, albistean bertan atxikita dagoen eskaera-orria bete behar da eta
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera bidali, azaroaren 15a baino lehen. Bi proiektu irabazleen izena abenduaren 15ean jakinaraziko da.