Urriarekin batera, lantalde berria hasi da Dantzagunea kudeatzen. Ondarea 2.0 izeneko aldi baterako enpresa elkartea osatu dute Dantzaz eta Dantzan.com elkarteek eta Eragin stac enpresak. Komunikazioan, kudeaketan eta garatzen ditugun proiektuetan ariko dira hemendik aurrera. Maddi Carton eta Gari Otamendi bulegoan izango dira goizetan eta arratsaldetan, orain artekoa baino ordutegi zabalagoan, Dantzaguneko eguneroko martxa kudeatzen eta webgunearen eta sare sozialen bitartez kontatzen. Ongi etorri beraz lantalde osoari, zorterik handiena opa diogu ibilbide berrian.
Gari Otamendi
Goizetan, astelehenetik ostiralera: 8:30-15:00 |
Maddi Carton
Arratsaldetan, astelehenetik ostiralera: 16:30-21:00
|