Logotipo de Dantzagunea


Dantza integratu tailerra urriaren 16tik 18ra

Urriaren 16tik 18ra hiru saioko tailerra egingo da Dantzagunean. Jordi Cortes irakasleak gorputzaren bidez adierazteko mugimenduak landuko ditu. Behartu gabe, ahalik eta sormen handiena lortzea da helburua, bi gorputzen arteko komunikazioan sortzen de hizkuntzaren aberastasuna zabaltzeko.

 

Dantza integratu tailerra

"Oinarrian, zerbait adierazi nahian gure gorputzekin egiten ditugun mugimenduen osotasuna “Dantza Integratu”tzat hartzen dugu. Horretarako, egiteko gai garen mugimendu-sorta esploratzen dugu, norberarengandik edo beste pertsona batzuekin sortua, gorputza behartu gabe eta ahalik eta sormenik handienarekin.

Hain zuzen ere, elkarrekin mugitzen diren bi gorputz edo gehiagoren arteko kontaktu fisiko hori, non hizkuntza komun bat erabiltzen den, gorputz horietako bakoitzaren izaera fisikoa edozein delarik ere, bultzada polita da gure gorputz-espresioaren ahalmena zabaltzeko;ahalmen hori, kasu askotan, oso mugatua da, eta birgaitzeko eremura murrizten da".

Irakaslea: Jordi Cortés

Jordi Bartzelonako “Liant La Troca” konpainiako koreografoa da gaur egun eta “Dantza Integratua”ren bultzatzaileetako bat da estatu mailan.

Ordutegia:

Urriak 16 eta 17: 16.00tatik 20.00etara.
Urriak 18: 10.00etatik 14.00etara.

Prezioa:

Tailer osoa: 30 €
Eguna: 12 €

Informazioa eta matrikula:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_STaller de danza integrada, Jordi Cortés410 Kb
E-posta Inprimatu
Asteartea, 2014(e)ko urria(r)en 14-(e)an 13:10etan