Logotipo de Dantzagunea


'San Martin Ezpata-dantza' estreinatuko dute, Sortutakoak Tradizionalaren azken irabazlea

Azaroaren 9an estreinatuko da Biarritzen San Martin ezpata-dantza, 2014ko Sortutakoak tradizionalaren 2014ko ekitaldian Dantzagunearen laguntza jasotako proiektua. Maritzuli konpainiak sortu du San Martin Ezpata-dantza, eta hainbat talde eta elkartetako dantzariek hartuko dute parte. Proiektuaren oinarrietako bat kultur transmisioa duenez, hemendik aurrera urtero egingo da San Martingo festetan.  
San Martin ezpata-dantzaren barruan bi talde ariko dira dantzan. Batetik, 37 dantzariz osatutako taldea; bestetik, tradizioaren transmisioa ziurtatzeko, 24 haur joango dira haien ondoan. Biarritzeko historiaren protagonistak, arrantzaleak eta noblezia, San Martinekin lotu ditu Maritzuli konpainiak, eta gisa horretan Biarrizko hiriari ezpata-dantza bat oparitu nahi izan diote. 
 
Proiektuaren arduradunen hitzetan, “XXI. mendeko sorkuntza da San Martin ezpata-dantza”. Euskal Herriko eta Europako ezpata-dantza tradizionalen ereduan inspiratu dira egileak,“transmititua izan zaigun bezala, ohituraren indarra errespetatuz”. 
 
San Martin Ezpata-dantza martxan jartzeko, joandako ekainaren 13an San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera-ekitaldia egin zuten Baionako Euskal Museoan. Proiektua ere babestu duen Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Herriko zenbait ezpata-dantza San Martin Ezpata-dantzaren Kofradiako ohorezko kide izendatu zituzten, eta Maritzuli konpainiako ohorezko lehendakari izendatu zuten Juan Antonio Urbeltz koreografoa eta ikertzailea. 
 
Ekitaldia baliatu zuten San Martin Ezpata-dantza gidatuko dutenei ardurak emateko. Dantzaren ardura nagusia izango dute, eta horrez gain, haien lana izango da ezpata-dantza antolatzea, dantzariak gidatzea, eta ezpata-dantza babestea eta sustatzea.  
 
Kapitaina: Jon Iruretagoiena
Ezpata-txikien dantzariak: Iraia Laskano, Bixente Ziuarriz, OIhan Indart, Marga Forrestier, Oneka Jauregi, Antoine Rivierre, Jon Olazkuaga, Perine Ferio eta Oihan Delavign
 
Programa
Data: 2014ko azaroaren 9a
Ordua: 10:30ean: Ezpata-dantza Foch etorbideko parke publikoa.
Ibilbidea: Kasino Munizipala, Sainte Eugenie plaza, Ama Birjinaren arroka, Port vieux , Mazagran, Bellevue Kasinoa. 
 
IturriaDantzan.com
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2014(e)ko azaroa(r)en 03-(e)an 08:57etan