Logotipo de Dantzagunea


DEIALDIA: XI. DANTZA-ZIRKUITUA. PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA IREKITA

XI. Dantza Zirkuituaren antolaketa-lanekin hasi dira Sarean. 2014ko azaroaren 7tik 24ra Dantza Zirkuituak proposamenak jasotzeko epea ireki du, 2015eko dantza-katalogoa osatzeko asmoz.
 
Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza-katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio-katalogo laburrean 2011tik aurrear estreinatutako ikuskizunak sartzen dira. Horregatik eskatzen da, oraindik bidali ez badira, proposamenak  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera bidaltzea, orri honetan bertan atxikita duzuen fitxa beteta. Datorren azaroaren 24 arte dago irekita epea.
 
Ez da beharrezkoa aurretik bidalitako lanak berriz bidaltzea. Iazko katalogoan sartutako proposamenak kontuan hartuko ditu Sareak aurten ere, eta konpainiaren batek bere lanen bat katalogotik kendu nahi izanez gero, Sareara idatzi beharko du.
 
Orri honetan bertan deskarga daitezke, bai eskaera-orria, baita iazko espektakuluen zerrenda ere.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, Sarearen Idazkaritza tekniko Orokorrarekin jarri harremanetan: 94 424 56 56 /  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
 
Informazioa: SAREA Euskal Antzoki Sarea
Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SCircuito de Danza 2015 - Información63 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SCatálogo de Danza - 2014136 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SSolicitud para 201557 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_S2015eko eskaera57 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2014(e)ko azaroa(r)en 10-(e)an 11:35etan