Martxan dagoen arte-ikerketa proiektuetan lanean jarraitzeko beharrezko baliabideak izateko Sorkuntza eszenikoentzako deialdia da. Proposamenak aurkezteko epea 2014ko abenduaren 10ean amaituko da. 2015eko udaberrian egingo da egonaldia, eta astebeteko iraupena izango du. da Baratzako instalazioetan gune bat egokituko da horretarako, eta 1.100€ko diru-laguntza jasoko dute egoiliarrek, konpainiaren mantenua, alojamendua, dietak edo produkzio-gastuak ordaintzeko.
Baratza zentroa 2013ko abenduan ireki zen. Formazio-ikastaroak, sorkuntza-egonaldiak, profesionalen arteko topaketak eta kultur programazioa egiten dira han. Zentroko programazioren oinarria dira Euskadi barruko eta kanpoko formatu txikiko eta ertaineko dantza eta antzerki-piezak, eta ahalegin berezia egiten dute sortzaile hasiberriak babesteko. Lanean daramaten lehen urte honetan dagoeneko hiru egonaldi egin dituzte tokiko eta nazioarteko konpainiekin.
2015eko udaberrian egonaldia egiteko aukeratutako proiektuari jakinaraziko zaio ebazpena, 2014ko abenduaren 20aren aurretik. Informazio gehiago behar izanez gero, edo zalantzak argitzeko, ondorengo helbidera idatzi behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Informazio-iturria: Baratza