Larunbatean, azaroak 15, itxi zen Sortutakoaken 6. edizioan izen-emateko epea. Guztira, 22 proiektu aurkeztu dira artisten eta konpainien sorkuntza-lanak eta prozesuak babesteko egiten dugun ekimen honetan. Abendu erdian jakingo dugu zein diren Dantzagunean 2015aren hasieran egonaldi bat egiteko eta udaberrian aurkezteko aukeratutako bi proiektuak.