Logotipo de Dantzagunea


DANTZAZALE 2014: Dantza tradizionaleko taldeetako arduradunentzako formazio-ikastaroa

Iazko moduan, aurten ere DANTZAZALE 2014 formazio-saioak antolatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak, abenduaren 26 eta 29 bitartean. Dantza tradizionaleko taldeetako arduradunei zuzendutako ikastaroak dira, eta Eresbileko erabilera anitzeko aretoan egingo dira. Partaideei eskatuko zaie gutxienez 5 urteko esperientzia izatea dantza-taldeen kudeaketan, zuzendaritzan, edo monitore/dantza-maisu lanetan. 2 orduko 6 formazio-saio egingo dira, guztira 12 orduko ikastaroa osatuta.

DANTZAZALE 2014

- Ordutegia: 9:15-11:15 / 11:30-13:30 

- Gutxienezko ikasle kopurua: 20

- Gehienezko ikasle kopurua: 25

- Parte-hartze egiaztagiria banatuko da.

- Lekua: ERESBIL-Errenteria (Erabilera anitzeko aretoa).

- Izen ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

- Izena emateko epea: abenduaren  20 arte

- Kuota: 40,-€(25,-€ Federatuak). 

PROGRAMA

Saio bakoitzaren iraupena 2 ordukoa izango da, eta saio bakoitza izenburua duen hizkuntzan izango da.

Abenduak 26, Ostirala

- Josu Larrinaga: Situación actual de los Grupos de Danza. Modelo de gestión.

- Jean Bordaxar: Maskaraden eta Pastoralen antolakuntza prozesua Xiberoan.

Abenduak 27, Larunbata

- Jon Bagües: El Archivo de la Danza Tradicional (EJ-GV) + Eresbil + Nociones básicas de conservación y catalogación.

- Natxo Montero: Gaztedi Taldea, 1951 urtetik dantzan. Gaztedi Taldearen eredua.

Abenduak 29, Astelehena

- Xabier Etxabe. Dantza Talde eredu baten bila.

- Antton Luku. Kabalkadak, libertimendu eta beste.

Informazio-iturria: Euskal Dantzarien Biltzarra

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SDANTZAZALE 2014-Izen-ematea-InscripciĆ³n_EUS_CAS55 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2014(e)ko abendua(r)en 10-(e)an 13:52etan