Logotipo de Dantzagunea


TAILERRA: INPROBISAZIO-DANTZA, SOFIE DUBS

Datorren abenduaren 20an Sofie Dubsek tailer bat gidatuko du. Mugimenduak egiteko anatomia-teknikak landuko ditu bertan; baita ere, entrenamendu fisikoan oinarrituta, espazioaren, denboraren eta norberaren gorputzaren arteko eta ingurunearekiko harremana lantzeko teknikak. Gorputzaren ikerketan eta kontzientzian interesa duten pertsona mota guztiei zuzendutako ikastaroa da (12 urtetik gorakoentzat). 

Sofie Dubs

Sofie Dubs dantza garaikideko dantzaria da. Europako eta AEBetako hainbat irakaslerekin ikasi du, bereziki Holandako EDDCn. Dantza-irakasle lanetan ari da 2004tik Suitzan eta Espainian. Hainbat performance-proiektutan kolaboratu du interprete, koreografo, eta koreografo-kide gisa. Performanceak sortzen ditu, eta haietan gorputzaren eta bere ingurunearen arteko lotura agertzen da beti.

Data: 20 de diciembre 2014

Ordutegia:10:00-17:00

Prezioa: 30 euro

Tokia: Lezoko polikiroldegia

Izen-ematea: SAGARI 630705594 (aurretik izen-ematea)

Toki mugatuak

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2014(e)ko abendua(r)en 12-(e)an 11:14etan